FAQ

Zertan datzate Nazioarteko Ekintza Egunek?

Merkataritza eta inbertsio itunei buruzko Nazioarteko Ekintza Egunak munduko leku desberdinetan ospatuko dira. Nazioarteko oinarrizko eta gizarte zibilaren elkartasunezko mugimenduek antolatu dituzte (esteka honetan ikus ditzakezu parte hartzen duten elkarteak).

Zergatik egin ekintzak?

CETA (Kanada eta Europar Batasunaren arteko merkataritza eta inbertsio librerako ituna), TTIP (Merkataritza eta Inbertsio Lankidetza Trasatlantikoa) eta TPP (Estatu Batuak, Kanada eta Asiako hainbat herrialderen arteko merkataritza librerako ituna) bezalako merkataritza libre eta inbertsioko itunek gure giza eta ingurugiro estandarrak, zerbitzu publikoak eta milioika lanpostu mehatxatzen dituzte. Denok batera ekiteko garaia iritsi da; demokraziaren aurkako akordio hauek gelditzeko momentua. Argibide gehiago nahi badituzu gure ekintzarako deia irakurri dezakezu, baita gai desberdinei buruzko informazioa baliabideen atalean.

Nola parte hartu dezaket ekintzetan?

Bizi zaren lekutik gertu ez baldin bada ekintzarik antolatu, Nazioarteko Ekintza Egunari babesa eman diezaiokezu zure ekintza antolatuz. Egin ditzakezun gauza anitz daude. Antola ezazu jarduera ireki edo manifestazio bat. Hemen aurki ditzakezu iradokizun desberdinak, baina seguru zuk ere ideia onen bat badaukazula!

Nor dago ekintzen atzean?

Ekintza aste honetan jarduerak koordinatzeko asmotan web orri hau sortu dugun aktibista talde bat gara. Mapan ageri diren ekintza bakar bat ere ez dugu guk antolatu; jendeak ideiak elkarbanatu, elkarlana bultzatu eta Ekintza Astea arrakastatsua izatea lortu ahal izateko espazio bat besterik ez dugu eskaintzen.

Kazetaria naiz, norekin jar naiteke harremanetan?

Ez daukagu galderak erantzuten dituen komunikazio talderik. Hortaz, laguntza taldea osatzen duten erakundeetako arduradunekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu.