Nazioarteko Ekintza Egunak 2015eko Urriak 10-17

Nazioarteko Ekintza Egunetan merkataritza eta inbertsio libreko lau itunen aurkako mezu argi eta sakona bidali nahi dugu. Berauek gure eskubide demokratikoak, elikadura burujabetza, lanpostuak eta ingurugiroa arriskuan jartzen baitituzte. Itun hauen TTIP (Merkataritza eta Inbertsio Lankidetza Trasatlantikoa), TPP (Estatu Batuak, Kanada eta Asiako hainbat herrialderen arteko merkataritza librerako ituna), TiSA (Zerbitzuen inguruko merkataritza eta inbertsio librerako ituna, atal desberdinak) eta CETA (Kanada eta Europar Batasunaren arteko merkataritza eta inbertsio librerako ituna) dira. Argibide gehiago nahi badituzu, begira itzazu gure ekintzarako deiak, baita baliabide atalean dauden testu eta bideoak ere.

Jarduera mapan ikus ditzakezue Ekintza Egunetan eta inguruan egingo diren jarduerak (urriaren 10tik 17ra). Ba al dago bizi zaren lekutik gertu ekintzaren bat? Baiezkoa baldin bada, bat egin ezazu! Erantzuna ezezkoa bada, antola ezazu zuk zeuk eta gehitu jarduera mapan (“+” ikurrean klik egin). Gomendatutako ekintzak aurki ditzakezu hemen.

Ekintza Egunen laburpen eta testu ingurua:

Urriak 6: Antolatutako Herri Ekimenerako TTIP eta CETAren aurkako sinadura bilketaren amaiera. Orain arte, 2,5 milioi sinadura bildu dira. Oraindik izenpetu ez baduzu, mesedez, egin ezazu https://stop-ttip.org web orrian.
Urriak 10: ekintzen egun nagusia. Jarduera ez zentralizatuak herrialde gehienetan. Manifestazio handiak Europar Batasuneko kide diren Alemania eta Holanda bezalako herrialdeetan.
Urriak 13-17: TTIPari EZ akanpada Bruselan, Belgika
Urriak 14: Estatu Batuetako klimaren inguruko ekintza eguna
Urriak 15-17: Europar goi-bileraren aurkako protesta eta europear martxen iritsiera

Web orri hau eraikitzen ari gara. Informazio gehiago laister!


Picture : Global Justice Now CC BY 2.0