Ekintzarako deia

Merkataritzak gizartearen onurarako izan behar du, ez korporazioen mesederako!

Esan ez TTIP, CETA, TISA eta TPPri! Ez botere korporatiboaren pilaketari!
TTIP =Europar Batasuna eta USA arteko merkataritza libreko ituna | CETA: Europar Batasuna eta Kanadaren arteko merkataritza libreko ituna | TISA: Zerbitzuen inguruko merkataritza libreko ituna | TPP: Ozeano Bareaz zeharreko merkataritza libreko ituna

Gu, Atlantiar itsasoko bi aldeetako gizarte zibileko elkarteok, sindikatuok, baserritarrok eta aktibistok, TTIP, CETA, TISA eta TPP bezalako itunen aurka gaude. Zorigabeko merkataritza libreko itunok gure demokrazia, zerbitzu publiko eta giza eta ingurugiro arauak mehatxatzen dituzte; kalitatezko nekazaritza txikia, farmazia eta elikadura estandarrak, energia-iturri berriztagarrietara ezinbestezko trantsizioa eta gizarte hobe bat sortzeko daukagun ahalmena arriskuan jartzen dute. Mota honetako itunak, enpresa handi eta lobbyen interesak bermatzeko diseinaturik daude, eta ez gizartearen nahiak babesteko asmoarekin.

TTIP eta CETAren aurkako mugimendua asko hazi da azken urteetan Europan. Urriaren 6an, TTIP eta CETAren aurkako Herri Ekimen Europearrak 2,6 milioi sinatzaileren babesarekin amaituko du urtea. Ospakizun moduan eta gure eskaerak indartzeko asmoarekin, kaleetara joko dugu datorren urriaren 10ean. Era berean, milaka herritarrek Europa osoan ospatuko diren martxetan parte hartuko dute; beste batzuk, Bruselan urriaren 15eko goi-bilera europearra gelditzeko eta laztasunari, txirotasunari eta TTIPari ezezko argia emateko elkarretaratuko dira.
Ipar Amerikarrak, Latinoamerikarrak eta Ozeano Bareko biztanleak urte honen amaieran edo 2016 hasieran osatuko den TPP (Ozeano Bareaz bestaldeko ituna) suntsitzeko batzen ari dira. Estatu Batuetako biztanleei egin beharreko galdeketak sahiestuko dira: Barack Obamakek Estatu Batuetako kongresuaren bitartez itun sekretu hauek modu azkarrean onartzeko boterea lortu zuen duela gutxi (Fast Track). Hala ere, TPPk eragina izango duen herrialde orotako jendea globalizazio korporatiboa gelditzeko ekintzak antolatzeko eta diru-gosean izan beharrean, justizian oinarritutako erlazio politiko, ekonomiko eta sozialak sortzeko asmotan inoiz ez bezala elkartzen ari da.

Azken urteetan, Atlantiar itsasoko bi aldeetan botere publikoa interes pribatuetara pasa dela ikusi dugu, finantza eta ekonomia liberalizaziorantz, desberdintasuna, txirotasuna eta suntsidurarako joera gero eta handiagoa nabarmena da. TTIP, CETA, TiSA eta TPP bezalako itunak, erabaki oker hauek itzulezinean bihurtzeko saiakerak dira. Akordio sekretu hauei amaiera emateko gure borroka, giza mugimenduekin batera, laztasun eta aldaketa klimatikoaren aurka eta giza justiziaren alde doa.

Urriak 10 eta 17 bitartean gehitu zaitez martxa eta manifestazio jendetsuetara edo antolatu itzazu zuk zeuk herri ekintzak Europa eta Ipar Amerikan. Esan ez TTIP, CETA, TISA eta TPPri! Ez botere korporatiboaren pilaketari!

Berdintasuna, giza eta lan eskubideak, klima justizia eta benetazko demokraziaren alde borrokatzen dugu


Informazio eguneratua izateko, gehitu zaitez Nazioarteko Ekintza Egunerako posta zerrendara. Horretarako posta elektroniko bat bidal ezazu helbide honetara: 18a-subscribe@lists.riseup.net

  • Talde guztiak, beraien jardueretan ekintzetarako deiak itzuli eta moldatzera gonbidaturik daude
  • Ekintzarako egokienak diren egunak aukeratu ditzake talde bakoitzak