Gomendatutako ekintzen zerrenda

Zer egin dezaket?

Bizi zaren lekutik gertu ez baldin bada ekintzarik antolatu, Nazioarteko Ekintza Egunari babesa eman diezaiokezu zure ekintza antolatuz. Egin ditzakezun gauza anitz daude. Hemen aurki ditzakezu iradokizun desberdinak:

  • Antola ezazu TTIPari buruzko eztabaida ireki bat (unibertsitate, eskola, plaza edo autogestionaturiko lekuren batean)
  • Antola ezazu manifestazio bat (ideia moduan, nekazariei beraien traktoreekin parte hartzeko bertan, etab. eska diezaiekezu)
  • Zure herri edo hiriko asanbladan parte hartu eta aurka borrokatzen hari zaren itunarekiko eremu librea izan dadin proposatu dezakezu.
  • Merkataritza libreko itunen alde egiten duten enpresa lobbyren baten egoitza okupa ezazu.
  • Laborantza transgeniko bat atera eta adierazi ezazu zein den hazien jabetza, merkataritza librea eta gosearen arteko erlazioa.
  • Transgeniko, abeltzaintza estensibo edo merkataritza libreko itunek hondatuko dituzten gauzarik gabeko piknik bat antola ezazu.
  • Eskoletako ikasleentzat jarduerak antola itzazu (edo irakasleei eskaini tresnak beraiek antola ditzaten).

Ekintza sortzaileetarako ideiak
Ekintzak, informazioa banatzea edo kartelak leku publikoetan ipintzea bezain sinpleak izan daitezke. Edo baita korapilatsuagoak ere, gauean eraikinetan irudiak proiektatzea edo pankartak autobia-zubietan zabaltzea bezala. Hurrengo ekintza sortzaileetako batzuk ere kontuan har daitezke:

Ideia eta tresna gehiagorako ikusi:

US: http://www.flushthetpp.org/tools-for-action/